• Eraikin-finken-administrazioa-euskera-laguntza
  • Eraikin-finken-administrazioa-euskera-erantzun-azkarrak

Eraikin Finken Administrazioa SL finken administrazioan eta komunitateen kudeaketan espezializatutako Arrasateko enpresa bat da. Zerbitzu hurbil eta profesionala eskaintzen du, eraginkortasunez, gardentasunez eta zorroztasunez lan egiten duen lan talde gazte eta kualifikatu batekin. Bere eredu integralak administrazioa, kontabilitatea, mantentze-lana, obrak eta intsidentzien konponbidea hartzen ditu barne. Bere helburua kudeaketa bakoitzean lasaitasuna, antolakuntza eta emaitzak eskaintzea da.

Gure taldea

Jon Ander Arizaga

Finka admistratzaile kolegiatua eta zuzendari nagusia. Koordinazio globalaren burua da, tamaina handiko obrak kudeatzen ditu eta jabeen batzarra zuzentzen ditu ikuspegi profesional eta erabakitzailearekin.

Iker Bengoa

Kudeaketa operatiboan espezialista. Bulegoaren eta komunitateen egunerokoa gainbegiratzen du: gorabeherak, hornitzaileak, aseguruak eta berehalako edozein behar, kudeaketa arina, hurbila eta eraginkorra ziurtatuz.

Gorka Arizaga

Finantza arloko espezialista. Bankan eta aholkularitzan esperientzia du, eta kontabilitateaz, diru bidalketez eta txosten ekonomikoez ardutatzen da, proiektu bakoitzaren kudeak eta ekonomikoan gardentasuna, kontrola eta sendotasuna bermatuz.

Finken administrazio profesionala

Eraikinean kudeaketa integrala eta malgua eskaintzen dugu, administrazio profesionala behar duen edozein erakunde publiko edo pribatutara egokitzeko diseinatua.

Mantentze-lanak eta gorabeherak

Gremioak eta hornitzaileak koordinatzen ditugu kontserbazio eta konponketa egiteko, eta instalazioak egoera onean daudela bermatzen dugu. Gainera, egunerokotasunean sor daitekeen gorabeherak eta matxurak arin jaso, kontrolatu eta konpontzen ditugu.

Obren kudeaketa integrala

Birgaitze edo berritze proiektuak planifikatzen, koordinatzen eta gainbegiratzen ditugu, arkitektoekin, ingeniariekin eta kontratistekin zuzenean lan eginez, eta aurrekontuaren eta obraren bilakaeraren kontrol zehatza eginez.

Dokumentazioa eta artxiboa

Aseguruak eta barne-izapideak egiteko beharrezko dokumentazioa prestatzen dugu, eta, gainera, administrazioko eta erkidegoko artxiboak behar bezala zaintzen eta antolatzen direla ziurtatzen dugu.

Asambleas y comunicación

Deialdiak idatzi eta bidaltzen ditugu, bilerak antolatu eta aktak egiten ditugu, interesatuekin komunikazio argia eta puntuala bermatuz.

Izapide legalak eta fiskalak

Zerga Agentzian dokumentazioa aurkezten dugu eta ordainketetan egunean egotearen ziurtagiriak egiten ditugu, betebehar legal eta fiskal guztiak betez.

Kudeaketa ekonomikoa

Kontabilitatekontrol eguneratua eramaten dugu, diru-sarrerak eta gastuak kudeatzen ditugu, aurrekontuak eta finantza egoerak egiten ditugu, eta ez ordainketei aurre egiten diegu, komunitatearen egonkortasun ekonomikoa ziurtatzeko.

Mugarik gabe: eguneroko zereginetatik hasi eta eskala handiko proiektuetaraino kudeatzen dugu, behar bakoitzera egokituz soluzio pertsonalizatuekin.

Gestion-de-obras

Kolaboratzaileen sarea

Eraikinean, gure hornitzaileekin bakarrik egiten dugu lan, eta haien profesionaltasunaren, esperientziaren eta araudia betetzearen arabera hautatzen ditugu.

Guztiek dituzte agiriak behar bezala, eta lege baldintzakbetetzen dituzte datuen babesari dagokionez (DBLO), laneko arriskuen prebentzioari dagokionez (LAP) eta indarrean dagoen araudiari dagokionez.

Lan bakoitzean beharretara ondoen egokitzen den hornitzailea aukeratzen dugu, beti kalitate gorena bermatuz ahalik eta preziorik onenean.

Gure sareak honako hauek ditu:

• Eraikuntzako gremio guztiak: aluministak, iturginak, igeltseroak, argiketariak, pintoreak, etab.

• Teknikariak eta espezialistak: arkitektoak, segurtasun eta osasuneko koordinatzaileak, aholkulariak eta kudeatzaileak.

• Lege-zerbitzuak: jabetza horizontalean eta higiezinen zuzenbidean adituak diren abokatuak.

Eraikinean, profesionalik onenak hautatzen ditugu, eta, horri esker, irtenbide fidagarriak, eraginkorrak eta proiektu bakoitzera egokituak eskaintzen ditugu.

Eraikinean, profesionalik onenak hautatzen ditugu, eta, horri esker, irtenbide fidagarriak, eraginkorrak eta proiektu bakoitzera egokituak eskaintzen ditugu.

Kontaktua

Informazio gehiago edo aurrekontu pertsonalizatua nahi duzu? Idatzi iezaguzu eta proposamen argi eta konpromisorik gabe erantzungo dizugu.

Volver

Tu mensaje se ha enviado

Advertencia
Advertencia
Advertencia
Advertencia
Advertencia
Advertencia
Advertencia.

Astelehenetik ostegunera 8:00-17:00

Ostirala 8:00-14:00

Zarugalde Kalea 1, Arrasate